DAN EUROPE IBERICA
.1980.enetik, "Divers Alert Network"k bere Larrialdietarako Lerro
Telefonikoaren bidez lan egin ohi du urpekarien segurtasunaren alde, bai eguneko 24
orduetan bere zerbitzuak eskaintzen, bai bere Informazio Zerbitzuen medioz ere. Urpean
istripu bat suertatzen denean, DANeko Medikuntza azpiakuatiko eta hiperbarikoari buruzko
adituek, laguntza ematen diote urpekari minduari, eta kontsultak egiten dituzte berehala
larriguneko mediku lokaleko pertsonarekin, tratamendua koordinatu eta ebaluatu, eta
harrerarik onena eskaini asmoz. DAN-EUROPEarekiko zure kidetza buzeo segurtasunarekin
zerikusi duen ikerketarako programak hobetzeko eta mantentzeko, onuragarria izango da,
urpekari guztien mesederako. Hauek dira DAN-EUROPEko kide izateagatik lor ditzakezun
abantail on batzuk:
- Eguneko 24 orduetarako Larrialdi Zerbitzu iraunkorra, eta informaziorako zerbitzu
telefonikoa Buzeo-Medikuntza eta Segurtasunarekin erlazionaturik dauden kontsulta ez
premiazkoetarako, Zerbitzu Zentral Europearraren bitartez (REGA) Zuritch-en (Suiza)
kokatua, eta DANeko larrialdi nazionaleko eta nazioarteko zerbitzuen sare mundialaren
medioz.
- Urpean gertatu istripuagatik, garraio gastuen estaldura, tratamendu mediku eta
hiperbarikoa, eta hospitalizazioa, munduko zernahi tokitan. (Assitalia-ko Poliza
34/50/317100. Estaldura mugak - Premiazko Garraioa: 1.600.000 pta; hospitalizazio eta
tratamendu mediko eta hiperbarikoa: 800.000 pta.).
- Mugarik gabeko zerbitzu mundiala emergentziazko ebakuazioentzat, "International DAN
Travel Assistance"k eskainirik, DANeko kideen premiazko garraioarentzat, beren
etxetik 100 kilometro baino gehiagoko tarte batean topatzen direnean, emergentziazko beste
edozein arrazoirengatik, buzeoarekin zerikusi ez badu ere.
- "Urpekari segurua" kit-a, urpekariaren prestakuntza fisikorako DAN Eskuliburua
dakarrena, (buzeorako gaitasun medikoaren erizpideak eta emergentzi kasuetarako iharduketa
arauak), eta buzeo botilean paratzeko DANeko eransgarriak.
- Afiliazio-txartela, larrialdi eta kontsultarako telefono zenbakiez hornituta.
- Aseguruetarako aukerako plangintza espezifikoak urpekari profesional eta
errekreatiboentzat, eskola eta buzeo elkarte turistikoentzat.
Argibide gehiago.
