MEDIKUNTZA HIPERBARIKO-ZENTRUETAKO BATZORDE KOORDINATZAILEA


Medikuntza Hiperbariko-Zentruetako Batzorde Koordinatzailea (MHZBK), Bartzelonan 1988ko ekainaren 4an sortu zen. Batzorde hau elkarte zibila da, eta koordinaketarako harreman-sarea eraikitzen du ikerketa, irakaskuntza edo osasun-laguntza helburuak dituzten plaza bakarreko zein anitzeko Ganbara Hiperbarikoak erabiltzen dituzten Zentruekin. Barne Minitseritzako Elkarteetako Zerbitzuan 89.786 zenbaki nazionalarekin erregistratuta dago. MHZBKko partaide bat Espainako mediku-ordezkaria da European Diving Technology Committeen (EDTC). MHZBK European Committee for Hyperbaric Medicine-ko (ECHM) ordezkaria da Espainian. MHZBK -k harreman iraunkorrak ditu ondoko erakunde hauekin: Undersea & Hyperbaric Medical Society (UHMS), European Underwater and Baromedical Society (EUBS) eta Divers Alert Network Europe(DAN-Europe).

Halaber lehen aipaturiko helburuen osagarritzat MHZBK-k honako hauek ere lortu nahi lituzke:

MHZBK-rako bazkidetza mugatua da. Estatu Espainolean indarrean eta funtzionamenduan dauden Medikuntza Hiperbarikoko Zentruetako ondorengoak bakarrik parte har dezakete: zerbitzuburuak, zuzendariak eta arduradunak edo honetarako izendaturiko ordezkariak. Ordezkari bakarra izango da gehienez zentru bakoitzeko.